Urugnako etxebizitza berri batean, jabeak lurzoruaren perimetroko itxiera egiteke zuen. Horregatik jarri zen gurekin harremanetan aurrekontua eskatzeko.
Aurrekontua egin ondoren, topografo baten laguntzaz jabetzaren mugak zehaztasunez markatu genituen. Zapataren zundaketa txiki bat hasi genuen, eta orduan sortu zen arazo bat zuhaitz baten sustraiekin. Arazoa konpontzeko, lorazain bat ekarri genuen, eta honek “erizo” motako makina batekin zurtoina kendu zuen. Behin konponduta, hormigoia eta burdina jarri, bloke-hormak altxatu eta azkenik mortero hidrofugo batekin raseatu genituen.
Jabetzaren mugak errespetatuz eraikitako itxitura-horma. Bezeroa pozik eta gu ere bai.