Enpresa

NOR GAREN

Gorka Lomeña eraikuntza ekoarduratsuko familia-enpresa bat da.

Etxebizitzak, merkataritzako lokalak eta bulegoak osorik berritzeko zerbitzua emateko sortu zen.

18 urtez kalitatezko lanak egiteagatik, Gorka Lomeña erreferentziazko izena da sektorean gaur egun.

Egitura sendoa duen eraikuntza enpresa bat gara, eta sailetan banatutako talde bat, elkarrekin modu bateratu eta guztiz koordinatuan lan egiten duena.

Entzuten eta ulertzen jakitea, azkartasuna eta egiten dakigun guztia martxan jartzeko gaitasuna funtsezkoak dira gure talde komertzial eta teknikoak fidagarriak eta erabat konprometituak izan daitezen.

Bezeroarekin dugun konpromisoak eta erantzukizunak etxe-berrikuntzarako bikaintasuna eskaintzera behartzen gaitu.

Gure taldearentzat, lanaren kalitatea, iraunkortasuna eta diseinua dira garrantzitsuena. GLk errendimendu handiko teknikak eta teknika ekoberritzaileak erabiltzea hobesten du.


ZER LAN EGITEN DITUGUN

Etxebizitzen erreforma integralak egiten ditugu, eta gure ekipoak igeltserotza-lanaz arduratzen dira. Obretan parte hartzen duten beste gremioak gure konfiantzako azpikontratak dira, eta haiekin lan egiten dugu egunero.

Obra berrietan hormigoizko egiturak, eta igeltserotzako eta estalkiak konpontzeko lanak egiten ditugu.

Pertsonei estuki lotutako espazioak sortzen ditugu diseinu onaren bidez, betiere errespetuz eta diziplinaz, eta inspirazioa eta funtzionaltasuna batuz.

Gorka Lomeñan ,“Bakarrak ez garenez, onenak izatea erabaki dugu” lemapean lan egiten dugu. Horregatik, etengabeko hobekuntza eta gure akaberetako kalitatea dira gure zutaberik garrantzizkoenak.

Garrantzitsua da, halaber, gure obrak egoki erabiltzea, egindako inbertsioa errentagarria eta ekonomikoki egokia izan dadin.

Beti amestu duzun erreforma lortu nahi baduzu, zatoz gu ezagutzera.

Erabateko kalitatearen bermea gara. 


ZER LAN EZ DITUGUN EGITEN

Tamalez, ez dugu obra txikirik egiten. Asko kostatu zaigu erabaki hori hartzea. Bainugela bat berritzeko lana kudeatzeak edo igeltserotzako konponketa txiki batzuk egiteak gure obretako xehetasunetarako hain baliotsua den denbora kentzen digu.  


FILOSOFIA

Xedea

Erreforma integraleko Iparraldeko enpresa onenetako bat izatea da gure helburua. Oso gertu gaude!

Ikuspegia

Zure proiektua martxan jartzeko asmoa duzunean, hau esatea nahi dugu:

"GLk egitea nahi dut!!! Balio segurua da."

Balioak

Planetarekiko eta pertsonekiko errespetuan pentsatzen ari gara.

Industria arduratsu, berritzaile eta iraunkor batean lidergoa lortu nahi dugu.

Berrikuntzak egiten ditugu behar berrietara egokitzeko eta unean uneko erronkei erantzuteko.

Noblezia, konfiantza eta zintzotasuna gure bezero eta laguntzaileekin.

Gure lanerako grina.

Erabiltzen ditugun materialen eta sistemen kalitatea.

Gure konpromisoak eta erantzukizunak zure etxerako bikaintasuna eskaintzera behartzen gaitu. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika